Kaixo :
Urteko lehen irteera Ulia mendira antolatu dugu urtarrilaren 26ean.
Goizeko 9:40tan Donostiako Gros auzoko tren geltokian geldituko gara, bertatik zilarrezko itsasargiraino joango gara kostako bidetik eta ondoren goitik Donsotira itzuliko gara. Ibilaldia 5-6 ordukoa izango da. Frontala eramatea gomendagarria da tunel bat igarotzeko.
Izena emateko azken eguna urtarrilak 23 izango da, oargimendi@gmail.com helbidean