Ekainaren azken astebururako (25-26) irteera antolatu dugu Lescun aldera.

 

Ekainak 24, ostirala:

Tolosatik irtengo gara eta Lescun herrira joango gara.

Bertan dagoen kanpinean lo egiteko, bidaia 3 ordu ingurukoa izango da.

Ekainak 25, larunbata:

Sanchese-ko aparkalekutik oinez aterako gara eta Billare (2318m) mendira igoko gara.

9 ordu inguru beharko ditugu, eta 1240m-ko gora-behera izango du ibilbideak.

Igoko garen bideak F+ zailtasuna du, bukaerako zatia aereoa eta konprometitua da.

Altuerari beldurrik ez izatea komeni da.

Ekainak 26, igandea:

Kotxea hartu eta Etsaut herrira joango gara.

Chemin de la Mature-ko bidean (harkaitzean egindako bidea) zehar ibilaldia egingo dugu.

5 ordu inguruko ibilaldia izango da.

Eraman beharreko materiala:

Kaskoa, arnesa, baga bat eta rapelatzeko gailua. Kanpin denda, bi eguneko gosaria eta afaria.

Behar duenak elkartean materiala alokatzeko aukera dauka.

 

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna ekainak 20, astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.