Kaixo:
Uztailaren bigarren astebururako irteera antolatu dugu Chistau bailarara.
Uztailak 8, ostirala: Tolosatik irten eta Biadoseko aterpera joango gara lo egitera.
Uztailak 9, larunbata: Goizean goiz aterpetik Eristeko lepora abiatuko gara eta
hemendik Espadaseko ertza hasiko dugu.
Bertan 6 hirumilako igoko ditugu, azkena Posets izango da, pirineoetako 2. gailur garaiena.
Gailuerretik Biadosetik igotzen den bide normaletik jeitsiko gara.
Ibilbidea egiteko 12 ordu inguru beharko ditugu eta honek 1800m inguruko desnibela dauka.
Berriro ere Biadosen egingo dugu lo.
Uztailak 10, igandea: Taberneseko aterpera gerturatuko gara eta bertatik Culfredara igoko gara.
5 orduko igoera dago eta 1500m-ko desnibela. Ondoren Tolosara itzuliko gara.
Eraman beharreko materiala: Arnesa, lotzeko kaboa,kaskoa, rapelatzeko aparaturen bat (zortzia, zesta …), kranpoiak eta pioleta.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna uztailak 4, astelehena.
Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:
Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.
Deje su comentario
Debe iniciar sesión para escribir un comentario.