Kaixo:

Zuengana zuzentzen gara beste irteera baten berri emateko.

Mila Esker.

Maiatzaren 12, 13 eta 14-rako irteera antolatu dugu, Iparraldera joango gara arroi jetxierak egiteko asmoarekin. Bidouze, Ourdaibi, Errekaltia eta Pista arroiak dira egin nahi ditugunak.  Logibar aterpetxean egingo dugu lo.

Maiatzak 12, ostirala: arratsaldean iparralderantz abituko gara.

Maiatzak 13, larunbata: Goizean goiz esnatu  eta Bidouze arroila egitera joango gara, arroi hau kobazulo baten barrutik doa beraz frontala eraman bearko dugu. Hau bukatu ondoren zerbait jan eta arratxaldean Ourdaibi arroila egingo dugu.

Maiatzak 14, igandea: goizean esnatu eta Errekaltia arroia egingo dugu, 3 ordu inguruko arroila da eta rapel luzeena 23metokoa da. Gero arratsaldean etxera buelta egingo dugu.

Eraman beharreko materiala: Neoprenoa, arnesa, kaskoa, zortzia eta kaboa (Bidouze egiteko frontala). Eskarpinak eta eskularruak oso gomendagarriak dira ura oso hotza egoten delako.

Oargin materiala alokatzeko aukera dago.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna maiatzak 8 osteguna.