Martxoak 8-9 eta 10 irteera prestatu dugu Candanchu aranera.
Ostiral arratsaldean Tolosatik atera Canfranc Estacion herrira,bertan Sargantana aterpean egingo dugu lo.
Larunbata 9 gosaldu ondoren kotxearekin jetsiko gara Canfranc herrira eta bertatik igoko gara Lecherines izoztutako kobara 2060m 4 ordu inguru eta 1000m gorabera,ondoren saiatuko gara inguruko tontorraren bat egiten Peñablanca edo Lecherines.
bueltan berriz Sargantana aterpera joango gara afaltzea.
Igandea 10 kotxearekin Candanchu eskiko estazioara igoko gara,bertan Tobazo mendira igotzen dan telesilla hartuko dugu 12€ eta Tobazotik saituko gara Aspe mendira igotzen 2645m, 650m gorabera eta 3,30 orduko igoera,ondoren buelta etxera.
Izena emateko info@oargi.org edo 688698642 mugikorran,martxoak 5 azkeneko eguna,20€ aurreratu behar dira Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0020 11 0281141038
Gogoratu kranpoiak eta pioleta beharko direla.
Deje su comentario
Debe iniciar sesión para escribir un comentario.