Kaixo

Ekainaren 23, 24 eta 25rako irteera antolatu dugu Gabas ingurura.

Ekainak 23, ostirala, Tolosatik aterako gara kotxez eta Pont du Gouan ingurun egingo dugu vivac.

Ekainak 24, larunbata, kotxe bat utziko dugu Eaux-Bonnesen, igandean bueltatzeko eta bestak kotxeak Pont du Gouan (966m). Hemendik abiatuko gara Soussouéou bailaratik GR10 bidetik  Cézy (1632m) etxola arte, inguruan   kanpin dendak jarriko ditugu gaua pasatzeko. Hemendik Pic Cézy (2209m) igoko dugu   ( 5 ordu inguru).

Ekainak 25, igandea, kanpin dendak jaso eta Pic du Gourzy(1912m)eta Signal du Gourzy (1826m) zuzenduko gara eta Eaux-Bonnes herrira bueltatuko gara,
Hemendik kotxen bila joan etaTolosara.

Eraman beharreko materiala: kanpin denda, esterila, lo-zakua, frontala, afaltzeko eta gosaltzeko jana, ontziak, horniloa, pioleta eta kranpoiak.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna ekainak 19 astelehena, arratsaldeko 20:30ak arte.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu behar dira ondorengo kontuan:

Euskadiko kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

Agur.