Ekainaren 8, 9 eta 10rako irteera antolatu dugu Gabas ingurura.
Ekainak 8, ostirala, Tolosatik aterako gara kotxez Gabas ingurura zehatz meatz Pont du Goua, bertan pasako degu bi gauak bibak eginez.
Ekainak 9an, larunbata, Pont du Gouan (966m). Hemendik abiatuko gara Soussouéou bailaratik GR10 bidetik Cézy (1632m) etxola arte Hemendik Pic Cézy (2209m) igoko dugu ( 8 orduko ibilbidea inguru izango da elurraren arabera) 1250 mt desnibela.
Ekainak 10, igandea, kotxe bat utziko degu Eaux Chaudes gero bueltatzeko Pont du Gouara, hemendik abiatuta Grotte des Eaux Chaudes ibilaldia egingo dugu. hau ibilaldi aereoa da beraz arreta handiko ibilbide. 5 ordu eta 10,5 km 400mt desnibelarekin ibilaldia.
Hemendik kotxen bila joan eta Tolosara.
Eraman beharreko materiala: kanpin denda, esterila, lo-zakua, frontala, afaltzeko eta gosaltzeko jana, ontziak, horniloa, pioleta eta kranpoiak.
Izena emateko azken eguna ekainak 6 asteazkena. oargimendi@gmail.com helbidean edo 688698642 telefonoan.
Deje su comentario
Debe iniciar sesión para escribir un comentario.