Kaixo:
Irailaren 19 eta 20ean espeleologia irteera antolatu degu Kantabriara.
Irailak 18 ostiralean Tolosatik aterako gara eta Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpean egingo degu lo. Egiten duen eguraldiaren arabera erabakiko degu ze kobazulotara joan larunbat eta igandean. Printzipioz zeharkaldiak egingo ditugu, 9-10 ordu ingurukoak.

Progresio bertikaleko materiala erabiltzen jakin behar da.
Eraman beharreko materiala: lo zakua, kasko frontalarekin, arnesa (gerrikoa eta bularrekoa), deszensorea, bloqueardore bentrala, jumarra, lotzeko kabo bikoitza.
Izena emateko azken eguna irailak 14 astelehena.