Kaixo:


Ekainak 14 eta 15erako irteera antolatu dugu Benasquera Aneto mendira igotzeko asmoz.

Ekainak 13, ostirala: Tolosatik irten eta Benasquen egingo dugu lo Goi mendi eskolako aterpean.

Ekainak 14, larunbata: Aterpean gosaldu eta kotxez Besurtara igoko gara. Bertatik hasiko gara oinez Anetoko tontorrera igotzeko, 7 edo 8 orduko igoera izango da eta 1514m-ko desnibela dago. Tontorrera igo eta gero Renclusako aterpean pasako dugu gaua eta bertan afalduko dugu. Igoeran aterpetik pasako gara norbaitek gauzak utzi nahi baditu.

Ekainak 15, igandea: Paderna mendira igotzeko aukera egongo da, 2 ordu t’erdiko igoera izango da aterpetik eta 729m-ko desnibela dago. Bestela aterpean deskantsatzen geratu daiteke edo Benasque herrira jeitsi.

Eraman beharreko materiala: Arnesa,baga bat, mosketoia, pioleta, kranpoiak (bakoitzak bere botarentzako egokiak eta neurrira) eta neguko arropa.

Guztira 48€ inguru kostako dira bi aterpeak FEDME txartela duten federatuentzat eta 60€ inguru FEDME-rik ez dutenentzat. Bidaieko gastuak aparte.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna ekainak 9, astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

Agur.