Kaixo:


Uztailaren lehenengo astebururako arroilen jeitsiera egiteko irteera antolatu dugu.

Broto ingurura joango gara eta Sorrosal, Furco eta Forcos arroilen jeitsierak egingo ditugu.

Uztailak 4, ostirala: Tolosatik Torlara joango gara, 3 ordu inguruko bidaia izango da. Bertan Atalaya aterpean egingo dugu lo.

Uztailak 5, larunbata: Goizean Furco arroila jeitsiko dugu. Zailtasun gutxiko arroila da, 5 rapel ditu eta handienak 22m. Ordu erdi inguruko gerturapena dauka eta arroila jeisten ordu t’erdi ingurun jeisten da. Arratsaldean Forcos arroila jeitsiko dugu, hau ere erraza da, 2 rapel ditu, handiena 13m-koa da. 45 min.-ko gerturapena du eta 2 ordu inguruan jeisten da, kotxera beste 20 min- daude. Berriro ere Torlako aterpera joango gara lo egitera.

Uztailak 6, igandea: Broton amaitzen den Sorrosal arroila jeitsiko dugu.Arroil honek 10 bat rapel ditu, handiena 45m-koa, bi kotxerekin eginez gero segituan sartzen zara arroilean eta 5 ordu inguru irauten du jeitsierak, gero 5min-tan kotxeetan gaude.

Eraman beharreko materiala: neoprenoa, kaskoa, arnesa, lotzeko baga eta zortzia.

Elkartean materiala alokatzeko aukera dago.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna ekainak 30, astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

Agur