Kaixo:
Martxoaren azken astebururako arroilak jaisteko irteera antolatu dugu nafarroara.
Martxoak 28, larunbata: Lizebar arroila jaistera joango gara Oiloko bailarara. Arroil honen rapelik handienak 53m ditu.
Jeitsierak 2 ordu inguru irauten du. Arroila berez lehorra da, gutxitan edukitzen du ura.
Martxoak 29, igandea: Diablozulo arroila egingo dugu, Monreal herrian dago Iruñeatik gertu.
Arroil honek 22 rapel ditu eta haundiena 27m-koa da. Jeitsierak 5 ordu irauten du.
Eraman beharreko materiala: Neoprenoa, arnesa, kaskoa, zortzia eta kaboa.
Eskarpinak eta eskularruak oso gomendagarriak dira ura oso hotza egoten delako.
Oargin materiala alokatzeko aukera dago.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna martxoak 26 osteguna.
Deje su comentario
Debe iniciar sesión para escribir un comentario.