Kaixo:

Otsailak 8, iganderako irteera antolatu dugu Aiako Harrietara. Ibilibidea 7 ordu ingurukoa izango da, eta 900m-ko gorabehera izango du.

Tolosatik kotxez Iruneko Ola sagardotegira joango gara, bertatik hasiko da gure ibilbidea.

Enbidoko aldapatik igotzen hasiko gara, urjauzietako tuneletatik pasa eta antenetaraino igoko gara. Aritxulegitik jarraituko dugu eta Aiako harriak hegoaldetik igoko ditugu.

Lehenengo Erroilbide (837m), ondoren Txurrumurru (821m) eta azkenik Hirumugarrieta (806m). Beheranzkoan Erlaitzeko gainetik pasa eta basotik barrena kotxeetara itzuliko gara.

Tolosako Usabal kirolgunetik izango da irteera, goizeko 7etan.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna otsailaren 4a, asteazkena.