ANDORRAKO ITZULIA
Irteera abuztuaren 9tik 17ra izango da, ibilbide zirkular bat da eta hau egiteko 3 aterpe libre eta 2 gorde daude.
Abuztuak 9, larunbata: Tolosako usabal kiroldegitk aterako gara goizeko 8etan. 6 orduko bidaia da eta bidean bazkaldu eta gero iritsiko gara. Gaua Valira kanpinean egingo dugu, http://www.campvalira.com/Camping_Valira/index_es.html, Andorra La Vellako erdigunetik 15 minutara dago.
Abuztuak 10, igandea: Aixovall herritik aterako gara Claror aterpe librerarte (20 plaza). Igoerako desnibela 2000m, jeitsierakoa 600m, distantzia 24km, 8 ordu.
Abuztuak 11, astelehena: L’illa aterpe librerarte joango gara (60 plaza). Igoerako desnibela 700m, jeitsierakoa 500m, distantzia 12km, 6 ordu.
Abuztuak 12, asteartea: Juclar-eko aterpe gordera joango gara (50 plaza), bertan afaria, lo egitea eta gosaria gordeko dugu. Igoera desnibela 2200m, jeitsierakoa 1700m, distantzia 22km eta 10 ordu t’erdi.
Abuztuak 13, asteazkena: Sortenyko aterpe librera joango gara (30 plazas). Igoerako desnibela 1500m, jeitsierako desnibela 1800m, distantzia 20km eta 7 ordu.
Abuztuak 14, osteguna: Comapedrosako aterpe gordera joango gara (50 plaza), ), bertan afaria, lo egitea eta gosaria gordeko dugu. Igoerako desnibela 2200m, jeitsierakoa 1700m, distantzia 20km eta 9 ordu.
Abuztuak 15, ostirala: Eguna Aixovall herrian bukatuko dugu eta lehen egunean lo egindako kanpinean egingo dugu lo berriro. Igoerako desnibela 1300m, jeitsierakoa 2600m, distantzia 20km eta 8 ordu.
Aterpe libreren bat betea egonez gero, kanping dendak eraman beharko dira. Zeharkaldia egiteko ere 3 egunetarako jana eraman beharko da, gero karreterara jeistean beste 3 egunetarako erosiko dugu.
Abuztuak 16, larunbata: egun librea jendeak nahi duena egiteko, hiria ezagutu, eskalatu, via ferratak egin …
Abuztuak 17, igandea: Tolosara buelta.
Jendea izena ematen doan ehinean aterpe gordeetan lekua hartzen joango gara. (gogoratu abuztuan aterpeak azkar betetzen direla).
Prezioak:
Pentsio erdia aterpe gordeetan 32,5€/gau x2=65€
Kanpingneanlo egin10€/gau x3=30€
Bidaia 50€/pertsonako joan eta etorri
Guztira 145€ (+ hirian egiten diren afariak).
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna uztailak 30, asteazkena.
Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:
Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038
Deje su comentario
Debe iniciar sesión para escribir un comentario.