Martxoaren erdialderako irteera antolatu dugu Linza aldera.
Martxoak 13, ostirala: Tolosatik irten eta Linzako aterpetxean egingo dugu
lo.
Martxoak 14, larunbata, Linzatik (1330m) atera eta Petretxema (2365m)
mendira igoko gara. 1060m-ko gora-beherakoa eta 8-9 ordu ibilbidea izango
da.
Martxoak 15, igandea, kotxeak hartu eta San Martingo harriko portura
(1760m) joango gara. Hemendik hasiko gara oinez eta Anie mendira (2504m)
igoko gara. 900m-ko gora-behera eta 7-8 orduko iraupena izango du.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna
Martxoak 9, astelehena, arratsaldeko zortzietan.
Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:
Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.
Deje su comentario
Debe iniciar sesión para escribir un comentario.