Pic Lariste eta Pic d’arlet:
Otsailaren 15, 16 eta 17rako irteera antolatu dugu Echo-ko haranera.
Ostirala, otsailak 15 tolosatik aterako gara eta Siresako aterpetxera joango gara lotara.
Larunbata, otsailak 16 Pic d’arlet-era(2207m) igoko gara, Guarrinza-tik abiatuta, eta Aguastuertas haranaren ingurutik pasata. Ibilaldiak 900m-ko gora-behera eta 7-8 orduko iraupena izango du.
Igandea, hilak 17 Pic Lariste-ra(2168m) igoko gara, aurreko egunean abiatutako leku beretik. Ibilaldiak 800m-ko gora-behera eta 6-7 orduko iraupena izango du.
Nahi duenak aukera ona izango du mendiko eskiekin egiteko ibilaldiak.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna otsailak 13, asteazkena da.
Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:
Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038
Mila esker.
Deje su comentario
Debe iniciar sesión para escribir un comentario.