Kaixo:
Ekainaren 9, 10 eta 11rako irteera antolatu dugu Tena aranera . Arroi jetxierak egiteko asmoarekin.Gorgol, Os Lucas eta inguruko beste batzuk. Casa de Piedra ( Panticosa ) aterpetxean egingo dugu lo.
Ekainak 9, Ostirala: arratsaldean aterako gara Tolosatik eta Panticosako aterpera joango gara.
Ekainak 10, Larunbata: Inguruko arroil pare bat egingo ditugu, ondoren berriz aterpera.
Ekainak 11, Igandea: Inguruko arroil bat egin. Gero arratsaldean etxera buelta egingo dugu.
Eraman beharreko materiala: Neoprenoa, arnesa, kaskoa, zortzia eta kaboa. Eskarpinak eta eskularruak oso gomendagarriak dira ura oso hotza egoten delako.
Oargin materiala alokatzeko aukera dago.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna Ekainak 5 Astelehena.
Deje su comentario
Debe iniciar sesión para escribir un comentario.