Kaixo:
Eguraldiarengatik irteera atzeratu genuen, norbaitek etorri nahi izango balu, astazkena bitarte aukera dauka izena emateko .

Apirilak 12, ostirala: Tolosatik aterako gara eta Santa Engrazi  herrian dagoen aterpean egingo degu lo.
Apirilak 13, larunbata:Harzubia arroila jeitsiko degu. 4-5 orduko iraupena izango du, rapel handiena 11m-koa da.
Apirilak 14, igandea: Kakuetara gerturatuko gara eta Olloki arroila jeitsiko degu. 3-4 orduko iraupena izango du, rapel handiena 20m-koa da.
Eraman beharreko materiala: Neoprenoa, eskarpinak, kaskoa, arnesa, zortzia eta lotzeko baga.
Nahi duenak elkartean materiala alokatzeko aukera izango du.
Izena emateko azken eguna apirilak10, asteazkena arratsaldeko 20:30ak arte, oargimendi@gmail.com helbidean.

Agur.