Kaixo:
Maiatzeko bigarren asteburuan irteera antolatu dugu arroilak jeistera.
Maiatzak 10, ostirala: Tolosatik irtengo gara eta Castilsabas herrian dagoen El Pajar aterpean egingo degu lo.Maiatzak 11, larunbata: Belsue herritik aterako gara eta ibilaldi bat egingo degu goizean trikuharria ikustera eta arratsaldean arroil bat egingo degu.
Maiatzak 12, igandea: Arroilen egoeraren arabera San Martin de la Val D’Onsera edo gorga de San Julian egingo degu

Eraman beharreko materiala: Neoprenoa, eskarpinak, kaskoa, arnesa, zortzia eta lotzeko baga.
Nahi duenak elkartean materiala alokatzeko aukera izango du.
Izena emateko azken eguna maiatzak 6, astelehena arratsaldeko 20:30ak arte, oargimendi@gmail.com helbidean edo 688 698642 telefonoan.