Kaixo:

Apirilaren  20, 21 eta 22rako irteera antolatu dugu Pirineotara joateko, arroilen jeitsierak egiteko asmoarekin.  Consusa eta  Trasito dira egin nahi ditugunak Tella bailaran (Huesca).  Lamiana aterpetxean egingo dugu lo.

Apirilak 20, ostirala: arratsaldean geratuko gara denon artean ordu egokia aukeratu ondoren eta Huesca aldera abituko gara. (3:30 ordu inguruko bidaia).

Apirilak 21, larunbata: Goizean abituta Consusa arroila egingo dugu.  Egoeraren arabera osoa edo beheko zatia egingo dugu.

Apirilak 22, igandea: goizean esnatu eta Trasito arroila jeitsiko dugu. Gero arratsaldean etxera buelta egingo dugu.

Eraman beharreko materiala: Neoprenoa, arnesa, kaskoa, zortzia eta kaboa. Eskarpinak eta eskularruak oso gomendagarriak dira ura oso hotza egoten delako.

Oargin materiala alokatzeko aukera dago.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna Apirilak 16 Astelehena.