Kaixo
Maiatzaren azken astebukaerarako irteera antolatu dugu arroilak jeistera.
Larunbatean Artazul arroila jeitsiko dugu, nafarroako Aizpun eta Ultzurrun herrien artean dagoena.
Bi rapel haundi ditu, 32 eta 43m-koak, besteak nahiko txikiak dira, 15m ingurukoak.
Arroil honetan 2 tobogan eta hainbat jauzi egin daitezke.
Irteeraren iraupena 3 edo 4 ordukoa izan daiteke.
Igandean La Lezeko kobazulora joango gara, Eginoko eskalada eskolan.
Kobazulo barruan dagoen arroila jeistera.
Inguraketan 55m inguruko rapel bat egin behar da.
Ondoren kobazulo barruan rapelik handienak 15 bat metro ditu.
Irteeraren iraupena 5 edo 6 ordukoa izan daiteke.
Bakoitzak eraman beharreko materiala:
Neoprenoa, arnesa, bileretara lotzeko kaboa, kaskoa eta zortzia.
La Leze egiteko uretan ibili daitekeen frontala behar da.
Gomendagarria da neoprenozko eskularruak eta eskarpinak eramatea, ura hotza egoten bait da.
Mendi elkartean alokatzeko materiala dugu. (Neoprenoak, arnesak, kaskoak eta zortziak).
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org.
Apuntatzeko azken eguna maiatzak 23 osteguna izango da.
http://www.barranquismo.net/paginas/barrancos/cueva_de_la_leze.htm
http://www.barranquismo.net/paginas/barrancos/canon_de_artazul.htm
Deje su comentario
Debe iniciar sesión para escribir un comentario.