Maiatzaren 10 eta 11rako irteera antolatu dugu Artazul eta Leze arroilak jeistera.
Maiatzak 10, larunbata: Goizeko 8tan usabaletik aterako gara Ulzurrun herrira Artazul arroila jeistera.
Arroil honek duen zailtasun handiena 43m-ko rapel bat da.Inguraketa 15 minutukoa da eta 3 ordu inguru irauten du jeitsierak.
Maiatzak 11, igandea: Goizeko 8tan usabaletik aterako gara Egino herrira Lezeko arroila jeistera.
Arroil hau kobazulo baten barrutik doa, beraz frontala eraman behar da.
Honek duen rapelik handiena 17mkoa da.Inguraketa 1 ordu t’erdikoa da eta 3 ordu inguru irauten du jeitsierak.
Eraman beharreko materiala: Neoprenoa, arnesa, kaskoa, zortzia eta kaboa (Leze egiteko frontala).
Eskarpinak eta eskularruak oso gomendagarriak dira ura oso hotza egoten delako.
Oargin materiala alokatzeko aukera dago.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna maiatzak 8 osteguna.
Agur.
Deje su comentario
Debe iniciar sesión para escribir un comentario.