Kaixo:

Uztailaren 17, 18 eta 19rako, Gavarnieko herritik irtenda Astazu Txikia eta Astazu Handia lotzen dituen irteera antolatu dugu.

Uztailak 17, ostirala, Tolosatik aterako gara kotxez, Gavarnieko Grand Holle aterpetxean lo egiteko.

Uztailak 18, larunbata, Gavarnieko (1.375m) zirkoan sartu eta Espugüetteseko (2.027m) bidean gora egingo dugu Tucarroyako (2.666m) aterpean lo egiteko.

Aterpe hau irekia da eta 12 lagunentzako dago prestatuta bakarrik, beraz litekeena da, kanpin dendaren bateren bat eraman behar izatea.

Lo zakua beharrezkoa dugu. Ibilaldia bost ordu ingurukoa izango da.

Uztailak 19, igandea, Balcón de Pineta zeharkatuz  Petit Astazu (3.012m) mendira igoko gara, behin handik jaitsiz Grand Astazua (3.071m) ere egiteko .

Igoera, lau bat ordukoa izango da. Grand Astazutik Tucarroyako aterpetik igaro eta Gavarniera joko dugu. Hemen kotxeak hartu eta Tolosara.

Eraman beharreko materiala: Kranpoiak, pioleta, lo-zakua, frontala, afaltzeko eta gosaltzeko jana, ontziak eta horniloa dira.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna uztailak 13 astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

 

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038