Kaixo:

Osteguna hilak 24ean goizeko 8etan Usabalgo kiroldegitik Manzanares el Real-erantz aterako gara.

Lau, bost ordu. Bertan, “El Ortigal” izeneko kanpinean, egongo gara egun guztiak. “Cantocochinos”-eko parkinetik oso gertu.

Esan behar, “Cantocochinos”-eko parkin honen inguruan daudela “La Pedriza”-ko eskalada eskola gune gehienak.

Ostegunean; denboraren arabera “El Tranco” (ordu bete inguru) edo “El Yelmo” (4 ordu) igoko dugu.

 

Ostirala, hilak 25ean, “La Pedriza”-ko integrala deitzen dena egiten saiatuko gara.

“Cantocochinos”, “Canto de los Muertos”, “Collado Cabrón”, “Pajarito”, “Campana Tres Cestos”, “Collado Miradero”, “Las Torres”, “Cantocochinos”.

Zazpi edo zortzi ordu eta 1059 metrotako desnibela duen ibilbidea. “Tres Cestos”-eko jaitsieran eskuak erabili beharra egongo da,

Baita azken kanalean ere, batik bat bustia badago.

 

Larunbatean, hilak 26an, “Peñalara” (2.432m) mendia igoko dugu. Horretarako, kotxez 45 minutura dagoen,

“Puerto de los Cotos”-era joango gara. “Puerto de los Cotos”, “Dos Hermanas”, “Peñalara”, “Claveles”, “Lagunas”,

“Refugio Zabala”, “Puerto de los Cotos”. Bost orduko ibilbidea eta 803 metro desnibela. Seguruenez kranpoiak eta pioleta beharko dira.

 

Igandean, hilak 27an, bai eskalatu edota “Cantocochinos”, “Refugio Giner”, “El Tolmo”, “Collado La dehesilla”, “Cantocochinos” egingo dugu.

Lau bat ordu eta 500 ba metroko desnibela duen txangoa.

 

Astelehena, hilak 28a, bidaiatzeko erabiliko da.

 

PREZIOA: PERSONA BAKOITZEKO LOA (4 GAU) ETA BIDAIA: 120 € izango da gutxigora behera

OHARRA: GOSARIA, JANARIA ETA AFARIA NORBERE KONTURA DOA.

Eraman beharreko materiala: Kranpoiak, pioleta, kanpin denda …

Izena emateko info@oargi.org, izena emateko azken eguna Martxoak 21 ( Astelehena ) Izena emateko 20€ aurreratu behar dira.

LABORAL KUTXA 3035 0028 11 0281141038