Acerca de Oargi Mendi Elkartea

Este autor no presenta ningún detalle.
Hasta ahora Oargi Mendi Elkartea ha creado 238 entradas de blog.
29 04, 2015

Riglos Irteera

Por | abril 29th, 2015|Mendia|Sin comentarios

Maitzak 15-16-17 irteera antolatu dugu Riglosera.Ostirala 15 - Tolosatik atera arratsaldean eta aterpetxera joan (Riglos herrian bertan).Larunbata 16 - Eguna pasa eskalatzen zailtasun desberdineko biak eginez.Igandea 17 - Eguna pasa eskalatzen zailtasun desberdineko biak eginez, ondoren buelta etxera. Eskalatzeaz gain, nahi duenak aukera izango du BTT, ferratak edota mendi buelta bat egiteko.   Izena emateko [...]

12 04, 2015

Espeleologia Kantabrian

Por | abril 12th, 2015|Espeleologia|Sin comentarios

Kaixo: Apiriliraren 18 eta 19rako espeleologiako irteerera antolatu dugu Kantabriara. Apirilak 17, ostirala: Tolosatik irtengo gara eta Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpean egingo dugu lo. Apirilak 18, larunbata: Rasines herrira joango gara eta Valle kobazuloaren kanpoaldean kotxe bat utzi ondoren besteekin Ojebar auzora joango gara. Bertan Torca de la Canaletik sartuko gara, estuasun [...]

17 03, 2015

Mulhacen-Alcazaba-Veleta

Por | marzo 17th, 2015|Mendia|Sin comentarios

Kaixo: Hurrengo Aste Santuan irteera antolatu dugu Sierra Nevada aldera. Apirilak 2, osteguna: Bidaia Tolosa-Trevelez 10h. Apirilak 3, ostirala: Trevelez-Alcazaba (Siete Lagunas)-Mulhacen-Poqueira (aterpea) 11h inguru. Apirilak 4, larunbata: Poqueira-Veleta-Trevelez 8h inguru. Apirilak 5, igandea: Alpujarrak ingurunea ezagutzera joango gara. Apirilak 6, astelehena: Trevelez-Tolosa bidaia.Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna Martxoak 30, astelehena. [...]

16 03, 2015

Lizebar-Diablozulo

Por | marzo 16th, 2015|Arroilak|Sin comentarios

Kaixo: Martxoaren azken astebururako arroilak jaisteko irteera antolatu dugu nafarroara. Martxoak 28, larunbata: Lizebar arroila jaistera joango gara Oiloko bailarara. Arroil honen rapelik handienak 53m ditu. Jeitsierak 2 ordu inguru irauten du. Arroila berez lehorra da, gutxitan edukitzen du ura. Martxoak 29, igandea: Diablozulo arroila egingo dugu, Monreal herrian dago Iruñeatik gertu. Arroil honek 22 [...]

9 03, 2015

ANIE – PETRETXEMA

Por | marzo 9th, 2015|Mendia|Sin comentarios

Martxoaren erdialderako irteera antolatu dugu Linza aldera. Martxoak 13, ostirala: Tolosatik irten eta Linzako aterpetxean egingo dugu lo. Martxoak 14, larunbata, Linzatik (1330m) atera eta Petretxema (2365m) mendira igoko gara. 1060m-ko gora-beherakoa eta 8-9 ordu ibilbidea izango da. Martxoak 15, igandea, kotxeak hartu eta San Martingo harriko portura (1760m) joango gara. Hemendik hasiko gara oinez [...]

11 02, 2015

Adarra Irteera

Por | febrero 11th, 2015|Mendia|Sin comentarios

Kaixo Otsailaren 21erako irteera antolatu dugu Adarrara. Goizeko 7:15etan aterako gara Hernaniko tren geltokitik, lehen zatia errepidetik joango gara Pardiola baserri ingururaino, gero bidea pista bihurtzen da eta Muniskoko megalitoen ondotik Onddi mendira igoko gara, bertatik Adarrara joango gara eta hemendik Aizkorrikoko mendira, bertatik Otitako aparkalekura jeitsiko gara Idoiaga baserri ondotik pasata eta Plazaolako bidea [...]

3 02, 2015

Aiako harria

Por | febrero 3rd, 2015|Mendia|Sin comentarios

Kaixo: Otsailak 8, iganderako irteera antolatu dugu Aiako Harrietara. Ibilibidea 7 ordu ingurukoa izango da, eta 900m-ko gorabehera izango du. Tolosatik kotxez Iruneko Ola sagardotegira joango gara, bertatik hasiko da gure ibilbidea. Enbidoko aldapatik igotzen hasiko gara, urjauzietako tuneletatik pasa eta antenetaraino igoko gara. Aritxulegitik jarraituko dugu eta Aiako harriak hegoaldetik igoko ditugu. Lehenengo Erroilbide [...]

12 01, 2015

Eski Irteera

Por | enero 12th, 2015|Mendia|Sin comentarios

Kaixo: Urtarrilaren 23,24 eta 25eko astebururako irteera antolatu dugu. Eskiatzera joango gara Cauteretsera. Bertan iraupen eta alpetar eskia egiteko aukera egongo da. Ostirala, urtarrilak 23 Tolosatik abiatuko gara, eta Cauteretseko herrian egingo dugu lo. Larunbat eta igandean eskiatuko dugu, igande arratsaldean Tolosara itzuliko gara. Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna urtarrilaren 19a, [...]

6 01, 2015

Larrun Irteera

Por | enero 6th, 2015|Mendia|Sin comentarios

Kaixo: Hurrengo igandean, urtarrilak 11 Larrun mendira antolatu dugu irteera. Tolosatik abiatuko gara, Usabal polikiroldegitik goizeko 7 retan eta 6 ordu inguruko buelta izango da. Izena emateko info@oargi.org edo 688698642 mugikorrean.Mila Esker.Agur.