Acerca de Oargi Mendi Elkartea

Este autor no presenta ningún detalle.
Hasta ahora Oargi Mendi Elkartea ha creado 238 entradas de blog.
27 08, 2013

Arroilen jetsiera

Por | agosto 27th, 2013|Arroilak|Sin comentarios

Kaixo Iraileko bigarren astebururako irteera antolatu dugu arroilak jesitera Hecho-ko bailarara. Irailak 6, ostirala Tolosatik aterako gara eta Hecho kanpinean dagoen aterpean egingo dugu lo. Hurrengo egunean Jardin eta Siresako arroilak egingo ditugu, lo egitera berriro ere kanpinera bueltatuko gara. Igandean Estribiella eta “boca del Infierno” jeitsiko ditugu eta Tolosara bueltatuko gara. Hecho-ko Kanpinean pentsio [...]

8 07, 2013

Picos Irteera

Por | julio 8th, 2013|Mendia|Sin comentarios

Kaixo Uztaileko azken astebururako irteera antolatu dugu “Picos de Europara”. Uztailak 25, osteguna: Tolosatik irten eta “Covadonga-ko” lakuetara joan, handik Vegarredonda aterpera igotzeko, bertan pasako dugu gaua. Igoera ordu t’erdikoa izango da eta 400m ko desnibelarekin. Uztailak 26, ostirala: Peña Santa de Castilla mendia igoko dugu,. 4h 20’ ko igoera eta 1240m ko desnibela. III+ [...]

8 07, 2013

Eskalada Ikastaroa

Por | julio 8th, 2013|Eskalada Ikastaroa|Sin comentarios

OINARRIZKO ESKALADA IKASTAROA Maiatzak 4, 7, 8, 9 eta 10rako oinarrizko eskalada ikastaroa antolatu dugu. Astelehenetik ostiralera ikastaroa arratsaldeko 19:00etatik 21:00tara izango da elkartean, eta asteburuan ikasitakoa praktikatzera joango gara inguruko eskalada eskola batera. Erabiliko den materiala: arnesa, katu oinak eta kaskoa. Materialik ez duenak elkartean hartu ahal izango du. Izena emateko 688698642 telefonoan edo [...]

28 06, 2013

VIa ferrata eta arroilak

Por | junio 28th, 2013|Mendia|Sin comentarios

Kaixo Hurrengo aste bukaerarako irteera antolatu dugu Ainsa aldera, Via Ferratak eta arroil jeitsierak egitera. Uztailak 5, ostirala: Tolosatik irten eta Ainsa herrian dagoen Mora de nuei aterpean egingo dugu lo. Uztailak 6, larunbata: Lehenengo Foradada del Toscar-eko via ferrata egingo dugu, eta ondoren Broto herrian dagoen Sorrosalekoa egingo dugu. Berriro ere Ainsako aterpera itzuliko [...]

26 06, 2013

Costalera Irteera

Por | junio 26th, 2013|Mendia|Sin comentarios

Igandean costalera mendira antolatu dugu irteera.Tolosako Usabal polikiroldegitik aterako gara goizeko 8retan eta Santa Cruz De Campezo herrira abituko gara,1:30h bidaia. Herritik hasiko gara oinez eta 2:40 orduko igoera izango dugu eta 750m gorabera,guztira 4 ordu inguru.Izena emateko bidali email bat info@oargi.org helbidera. http://www.pirineos3000.com/servlet/DescripcionAscension?IDASCENSION=13863

15 06, 2013

Casco-Cilindro

Por | junio 15th, 2013|Mendia|Sin comentarios

San Juanetarako irteera antolatu dugu Gavarnie-ra. Ekainak 21, ostirala: Tolosatik irten eta Gavarnien lo egin, Grange de Holle aterpetxean. Ekainak 22, larunbata: Gavarnieko eski estaziotik aterako gara, “Brecha de Roland” aldera eta ondoren “Cilindro de Marbore”-ko bidea hartuko dugu, Sarrioen lepoan dendak montatuko ditugu lo egiteko. Larunbatean mendi desberdinetara igotzeko aukera egongo da, Taillon, Casco [...]

27 05, 2013

Pico Musales-Pico Llena Cantal

Por | mayo 27th, 2013|Mendia|Sin comentarios

Ekainaren lehen astebururako Gran Facha eta Frondiella mendietara genuen antolatua irteera Irungo Erlaitz mendi elkartearekin, baina oraindik pirineoetan elur asko dagoenez irteera motzagoa egitea erabaki dugu, Musales eta Llena Cantal mendietara. Larunbata , ekainak 1: La Sarrako urtegitik (1450m) abiatuko gara Musaleseko lepora(2580m), bertatik Musales-eko tontorra (2654m) egin daiteke. Ondoren Respomuso aterpetxera (2208m) jeitsiko gara [...]

13 05, 2013

Artazul-La leze

Por | mayo 13th, 2013|Arroilak|Sin comentarios

Kaixo Maiatzaren azken astebukaerarako irteera antolatu dugu arroilak jeistera. Larunbatean Artazul arroila jeitsiko dugu, nafarroako Aizpun eta Ultzurrun herrien artean dagoena. Bi rapel haundi ditu, 32 eta 43m-koak, besteak nahiko txikiak dira, 15m ingurukoak. Arroil honetan 2 tobogan eta hainbat jauzi egin daitezke. Irteeraren iraupena 3 edo 4 ordukoa izan daiteke. Igandean La Lezeko kobazulora [...]

9 05, 2013

Pic du Viscos-Pic du Cabaliros

Por | mayo 9th, 2013|Mendia|Sin comentarios

Pic du Viscos (2141m) Cauterets Frantzia Irteera tolosatik maitzak 18 (larunbata) goizeko 7retan inguru. Bidaia 3 ordu inguru,Usabal polikiroldegitik abituko gara.jendearen arabera bus edo kotxeetan joango gara. Viscos mendiko buelta 6 ordu ingurukoa izango da kontutan edukita elurra dagoela.neguko arropa aparte Piolet eta kranpoiak beharrezkoak. Larunbateko gaua  Cauterets herrian egingo dugu (aterpean). Igandean Pic du [...]

29 04, 2013

Espeleologiako Irteera

Por | abril 29th, 2013|Espeleologia|Sin comentarios

Kaixo Maiatzaren bigarren astebururako espeleologia irteera antolatu dugu. Maitzak 10, 11 eta 12. Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpetxean egingo dugu lo. Derrigorrezkoa da rapelatzen jakitea eta leku estuei beldurrik ez izatea. Aterpea 2 gau+2 gosari + afari 1  guztira 41€ Apuntatzen den jendearen arabera aukeratuko dira kobazuloak. Irteerako partehartzaile kopurua gehienez 10 pertsonakoa [...]