Kaixo:

 

Martxoaren 20ean irteera antolatu dugu Belkoain mendi inguruan.

Goizeko 8etan Andoaingo gurutze gorriaren postutik aterako gara, zubia igaro eta pista batetik igoko gara Belkoain mendira igotzeko bidea hartu arte.

Baso batean ibiliko gara, 400m-ko desnibela igoko dugu bidegurutze batera iritsi arte, bertan ehizeko postuetatik igarotzen den bide bat hartuko dugu.

Zarateko benta markatzen duen bidegurutzerarte. Zaratera iritsi gabe, Atzulondoko burdinola adierazten duen lekura iritsiko gara, burdinolaren aztarnak ikustera jeitsiko gara.

Ondoren Garate baserrira doan bidea hartuko dugu, bertatik beste bide bat hartuz berriztatutako karobi batetik igaroko gara eta hemendik Aitzbeltzeko telegrafoaren dorrera.

Bide beretik itzuliko gara eta Belkoainera(488m) igotzen den bidea hartuko dugu. Igo garen bidetik itzuliko gara Andoainera.

Ibilbidea 14km ingurokoa da eta 4 ordu.

Ondoren Andoaingo Gaztañaga sagardotegian bazkaltzeko aukera egongo da. 20 pertsonentzako lekua gorde dugu. 28-32€ inguru kostako da sagardotegia.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna martxoak 17 izango da.

Agur.