Kaixo:

Datorren abenduaren 15ean 2 batzar egingo ditugu. Ezohiko batzarra, zuzendaritza berritzeko, eta Oargi mendi elkarteko urteroko ohiko batzarra. Atxikituta dituzue deialdiak.

Eskertuko genuke elkarteko bazkideak bertaratzea, federatuak, sukaldeko eta rokodromoko bazkideak.

Elkarteko zuzendaritza berritu beharra dago, eta oraingo zuzendaritzako kide askok ez dugu jarraitzeko asmorik. Ona izango litzateke kide berriak animatzea, eta koadrilatxo moduko bat eratzea. Elkarteak eskertuko du bere antolakuntzari denbora pixka bat eskeini dakiokeen bazkideak gerturatzea.

Bolondresak alor ezberdinetarako behar dira:

  • Elkarteko zuzendaritza berritzeko
  • Mendiko bulegoa irekitzeko (astelehen eta ostegunetan 19:00etatik 20:30arte)
  • T3T mendi lasterketa antolatzeko. Berau antolatzen duten taldeko partaide batzuek ere uzteko asmoa dute eta.

Hurrengo egunetan bidaliko ditugu urteko diru kontuak eta falta diren bestelako dokumnetazioak.

Batzarrean ikusiko garelakoan, eskerrik asko eta agur.