Kaixo:
Martxoaren 12 eta 13an arroil jeitsiera irteera antolatu degu.
Martxoak 12, larunbata. Nafarroako Monreal herrira joango gara Diablozulo arroila jeistera. Zailtasun handirik gabeko arroila da, baina nahiko luzea 22 rapel egin behar dira eta, luzeena 30m ingurukoa da. Ordubete inguruko inguraketa dauka eta jeisten 2 edo 3 ordu emango ditugu.
Martxoak 13, igandea. Nafarroako Ultzurrun herrira joango gara eta bertan Artetako jaiotzan kotxe bat utziko degu eta beste kotxeekin Aizpun herrira igoko gara. Arroil honek ere ez du zailtasun berezirik, 9 rapel egin behar dira eta rapel handiena 47m ingurukoa da. Ordu erdi inguruko inguraketa dauka eta jeisten 2 ordu edo emango ditugu.
Bi egunetan Tolosako usabal kiroldegitik aterako gara, ordua zeazteko daukagu oraindik.
Ez badu euri asko egiten bi aste hauetan lehorrak egongo dira bi arroilak, baina putzuak geratu daitezkeenez neoprenoa eraman behar degu.
Eraman beharreko materiala: Neoprenoa, eskarpinak, kaskoa, Arnesa zortziarekin eta lotzeko kaborekin. Eskularruak eramatea ere gomendagarria da.
Izena emateko azken eguna martxoak 9 asteazkena. oargimendi@gmail.com edo 688 69 86 42 mugikorrean