Kaixo

Urriaren 3rako irteera antolatu dugu Euskal Herriko erdigunera.

Unanu herria baino gorago dagoen iturtxiki iturritik abiatuko gara.
Ihurbaineko gailurrera igoko gara tontorraren mendebaldean dagoen
kanaletik. Ondoren Euskal Herriko erdigunera joango gara Beriain
gailurretik igarota. Gero kotxeak utzitako lekura itzuliko gara pistatik.

Ibilbidea 17km ingurukoa izango da eta 5 edo 6 ordu.

Eraman beharreko materiala: Kaskoa eta arnesa.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna urriak 1
osteguna.

Agur