Kaixo:
Apiriliraren 18 eta 19rako espeleologiako irteerera antolatu dugu Kantabriara.
Apirilak 17, ostirala: Tolosatik irtengo gara eta Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpean egingo dugu lo.
Apirilak 18, larunbata: Rasines herrira joango gara eta Valle kobazuloaren kanpoaldean kotxe bat utzi ondoren besteekin Ojebar auzora joango gara.
Bertan Torca de la Canaletik sartuko gara, estuasun haundiko leize bat da, rapel motzak ditu, haundienak 7m,
bertatik “Red del Silencio” sistemara sartuko gara Valleko kobazulotik ateratzeko. Zeharkaldi honetan laminadore eta gatera dexente daude,
eta bukaerako kilometroak errekatik egin behar dira. Zeharkaldiak 7 edo 8 ordu irauten du. Ondoren berriro ere ostiraleko aterpe berdinera itzuliko gara.
Apirilak 19, igandea: Ason herrira joango gara eta Frescako kobazuloan sartu, bertan barrutik vuelta bat egingo dugu Rabelais gela arte.
5 edo 6 ordu inguruko buelta izango da.
Eraman beharreko materiala: Frontala, kaskoa, arnesa, zortzia eta lotzeko kaboa.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna apirilak 9, osteguna.
Nahitanahiez federatua egon behar da.
Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:
Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038
Agur
Deje su comentario
Debe iniciar sesión para escribir un comentario.