Kaixo,
Hurrengo iganderako, urtarrilak 20, irteera antolatu dugu Ganekogorta mendira (Bizkaia).
Tolosako usabal kiroldegiko aparkalekuan geratuko gara goizeko 8etan, eta kotxez Bilbo aldera abiatuko gara.
Kotxeak uzten ditugun lekutik 2 ordu eta erdiko igoera dago tontorrera. Ondoren, eguraldiaren arabera, inguruko mendietan barrena itzuli bat egingo dugu. Guztira, 5 ordu inguruko ibilaldia egingo dugu.
Izena emateko oargimendi@gmail.com korreora idatzi, azkenengo eguna osteguna, urtarrilak 17.
Eskerrik asko.
Deje su comentario
Debe iniciar sesión para escribir un comentario.