Kaixo:

Martxoak 10-11ko Irteera, Arlet-Chipeta, azkenen ez genun egin, eguraldi txarrangatik. Martxoak 24-25 asteburuako atzeratu dugu.
Gogoratu Sierra De Gata ( Aste Santu ) irteerako izena emateko azken eguna Martxoak 15 dela.

Agur.

Martxoaren 23, 24 eta 25-rako irteera antolatu dugu Hecho-ko bailarara.

Martxoak 23, ostirala, Tolosatik abiatuko gara eta Selva de Oza-ko kanpinera joango gara. Bertan egingo dugu lo.

Martxoak 24, larunbata, kanpinetik bertatik abiatuko gara (1130m) eta GR11 jarraituz Aguas Tuertas bailararen hasierara iritsiko gara. Hemendik iparraldera egingo dugu eta Arlet-eko gailurrera igoko gara (2207m).

Egun honetako ibilaldiak 7-8 orduko iraupena eta 1100m-ko desnibela izango du.

Hurrengo egunean, martxoak 25, igandea, Kanpinetik hasi eta mendebalderuntz joango gara, Chipeta mendira (2175m).

Egun honetako ibilaldiak 5 ordu inguruko iraupena eta 1050m-ko desnibela izango du.

Eraman beharreko materiala: kranpoiak, pioleta, erraketak edo eskiak, elurretarako arropa.

Izena emateko azken eguna martxoak 19, astelehena arratsaldeko 20:30ak arte, oargimendi@gmail.com helbidean edo 688698642 telefonoan.

Izena ematerakoan 20€-ko diru sarrera egitea derrigorrezkoa da, bestela ez da izen ematea konfirmatuko.

EUSKADIKO KUTXA / CAJA LABORAL 3035 0028 11 0281141038