Kaixo:

Irailak 7-8 ta 9-rako irteera antolatu dugu Ordesa ingurura.

Irailak 7, ostiralara, Tolosatik abiatuko gara Torla herrira, bertan aterpetxe batean egingo dugu lo.

Irailak 8, larunbata, goizeko autobusa hartuko dugu eta pradera de ordesara (1320m) igoko gara. Hemendik abiatuko gara oinez. Cola de caballo ur-jauziaren ondotik pasa ondoren Goriz-era  iritsiko gara. Hemen motxilak hustu ondoren Monte Perdidora (3355m) igotzeko asmoa dugu.

Egun honetako ibilbideak 2000m inguruko desnibela izango du eta 10 ordu inguru beharko ditugu.

Egun honetan Goriz-eko aterpetxearen inguruan egingo dugu lo kanpin dendetan.

Irailak 9, igandean, aterpetik gertu ibilbide motz bat egingo dugu, eta ondoren dena bildu eta beheruntz joango gara.

Pradera de ordesatik autobusa hartuko dugu eta Torla herrira jaitsiko gara. Bertatik kotxea hartu eta Tolosara itzuliko gara.

Eraman beharreko materiala: kanpin denda, lo-zakua, esterila.

Izena emateko azken eguna irailak 4 asteartea  arratsaldeko 20:30ak arte, oargimendi@gmail.com helbidean edo 688698642 telefonoan.

Izena ematerakoan 20€-ko diru sarrera egitea derrigorrezkoa da, bestela ez da izen ematea konfirmatuko.

EUSKADIKO KUTXA / CAJA LABORAL 3035 0028 11 0281141038