Kaixo:

Aurten Oargiko Tximuak gure lehen eskaladako irteera antolatuko dugu. Calcena eskalada eskolara joango gara maiatzak 5tik 6ra, larunbatean goizeko zortzietan abiatu usabal kiroldegitik eta hiru orduko bidaia izango dugu.

Camping trasovaresen alojatuko gara eta norbera izango da bere otorduen arduradun. Irteeraren helburua kirol eskaladaren inguruan ikasi eta eskaladaz gozatzea,horretarako adituenek oinarrizko arau eta korapilo erakutxiko dizkigute.

Larunbat arratsaldea eta igande arratsaldeko lauak arte eskalatzen arituko gara, ondoren otordutxorenbat egin eta tolosarantz abiatuko gara.

EMAN BEHARREKO MATERIALA:

-Katu ankak

-Arnesa

-Kaskoa

-Gri-gri edo aseguratzeko edozein material (EZ DA DERRIGORREZKOA, BAINA EKARTZEA GOMENDATZEN DA)

-Espresak (EZ DA DERRIGORREZKOA, BAINA EKARTZEA GOMENDATZEN DA)

-Kirol eskaladako soka (EZ DA DERRIGORREZKOA, BAINA EKARTZEA GOMENDATZEN DA)

Astehelen eta ostegunetan 7tik-8:30ra irekita izena emateko edo materiala alkilatzeko.

Izena emateko azken eguna maiatzak 3, osteguna arratsaldeko 19:30ak arte, oargimendi@gmail.com helbidean edo 688698642 telefonoan.