6 07, 2016

ARROILAK GUARAN

Por | julio 6th, 2016|Arroilak|Sin comentarios

Kaixo Uztailaren hirugarren astebururako irteera antolatu dugu Guarara arroilak jeisteko. Uztailak 15, ostirala: Tolosatik aterako gara Las Almunias herrian lo egiteko. Uztailak 16, larunbata: Peonera arroilaren beheko zatia jeitsiko dugu. Uztailak 17, igandea: Formiga arroila jeitsiko dugu. Egin behar ditugun arroilak errexak dira. Larunbatekoan ez dago rapelik eta igandeakoak hiru ditu, handiena 7 metrokoa delarik. [...]

28 06, 2016

Espadaseko Ertza

Por | junio 28th, 2016|Mendia|Sin comentarios

Kaixo: Uztailaren bigarren astebururako irteera antolatu dugu Chistau bailarara.   Uztailak 8, ostirala: Tolosatik irten eta Biadoseko aterpera joango gara lo egitera.   Uztailak 9, larunbata: Goizean goiz aterpetik Eristeko lepora abiatuko gara eta hemendik Espadaseko ertza hasiko dugu. Bertan 6 hirumilako igoko ditugu, azkena Posets izango da, pirineoetako 2. gailur garaiena. Gailuerretik Biadosetik igotzen [...]

17 06, 2016

Billare Irteera 25-26

Por | junio 17th, 2016|Mendia|Sin comentarios

Ekainaren azken astebururako (25-26) irteera antolatu dugu Lescun aldera.   Ekainak 24, ostirala: Tolosatik irtengo gara eta Lescun herrira joango gara. Bertan dagoen kanpinean lo egiteko, bidaia 3 ordu ingurukoa izango da. Ekainak 25, larunbata: Sanchese-ko aparkalekutik oinez aterako gara eta Billare (2318m) mendira igoko gara. 9 ordu inguru beharko ditugu, eta 1240m-ko gora-behera izango [...]

23 05, 2016

Ferratak Aran Bailaran

Por | mayo 23rd, 2016|Mendia|Sin comentarios

Kaixo:   Ekainaren 4 eta 5eko astebururako irteera antolatu dugu Aran bailarara via ferratak egitera. Bertan behera gelditu zen eguraldiagatik eta ekainaren hasieran egingo dugu. Asteburu honetarako arroilen jeitsierako irteera genuen, baino hau aurrerago egingo da. Ekainak 3, ostirala: Tolosatik irtengo gara Aran bailaran dagoen Salardu herrira, bertan dagoen aterpean lo egiteko. Bidaia 3 ordu [...]

6 05, 2016

Taillon Mendi Irteera

Por | mayo 6th, 2016|Mendia|Sin comentarios

Maiatzaren 21 eta 22-ko astebururako irteera antolatu dugu Gavarnie ingurura. Maiatzak 21, larunbata, Tolosatik kotxez aterako gara, eta Gavarnie herrira joango gara, 3 ordu eta erdiko bidaia izango da gutxi gora-behera. Gavarnietik (1365m) aterako gara oinez eta Sarradets-eko aterpera (2587m) joango gara. 4 ordu beharko ditugu aterpera iristeko. Maiatzak 22, igandea, Taillon (3144m) mendira igoko [...]

14 03, 2016

Aste santu 2016

Por | marzo 14th, 2016|Mendia|Sin comentarios

Kaixo: Osteguna hilak 24ean goizeko 8etan Usabalgo kiroldegitik Manzanares el Real-erantz aterako gara. Lau, bost ordu. Bertan, “El Ortigal” izeneko kanpinean, egongo gara egun guztiak. “Cantocochinos”-eko parkinetik oso gertu. Esan behar, “Cantocochinos”-eko parkin honen inguruan daudela “La Pedriza”-ko eskalada eskola gune gehienak. Ostegunean; denboraren arabera “El Tranco” (ordu bete inguru) edo “El Yelmo” (4 ordu) [...]

9 03, 2016

Belkoain Mendia- Sagardotegi

Por | marzo 9th, 2016|Mendia|Sin comentarios

Kaixo:   Martxoaren 20ean irteera antolatu dugu Belkoain mendi inguruan. Goizeko 8etan Andoaingo gurutze gorriaren postutik aterako gara, zubia igaro eta pista batetik igoko gara Belkoain mendira igotzeko bidea hartu arte. Baso batean ibiliko gara, 400m-ko desnibela igoko dugu bidegurutze batera iritsi arte, bertan ehizeko postuetatik igarotzen den bide bat hartuko dugu. Zarateko benta markatzen [...]

20 01, 2016

Eski Irteera

Por | enero 20th, 2016|Mendia|Sin comentarios

Kaixo: Urtarrilaren 29,30 eta 31 eski irteera antolatu dugu Arette-Belagua ingurun, aukera egongo da eski alpetarra egiteko La Pierre Saint-Martin (Arette) pistetan edo Ipar eskia egiteko Belaguako pistetan. Nahidutenak ere trabesia egitea badaukate ingurun. Ostiral atsalden atera eta Asolace aterpetxean egingo dugu gaua bi egunetan, bertan gosaldu eta larunbateko afari barne. Izena emateko info@oargi.org emailera [...]