Ordutegi Berria
Bulegoko ordutegi berria: Astelehena eta osteguna 19h tik 20:30h arte.
Bulegoko ordutegi berria: Astelehena eta osteguna 19h tik 20:30h arte.
Kaixo: Beste irteera baten berri eman nahi dizuegu: Datorren asteburuan 20,21 eta 22 irteera antolatu dugu Besiberri norte (3022m) eta Tuc de Mulleres (3010m). Ostiralen 20- Tolosatik abitu Conangles aterpetxera,bertan pasako ditugu bi gau. Larunbata 21- Besiberri Norte. Igandea 22 -Tuc de Mulleres,ondoren buelta etxera. Aterpetxea 2 gau+afari 1+2 gosari Federatua 55€ Ez Federatu [...]
Kaixo Iraileko bigarren astebururako irteera antolatu dugu arroilak jesitera Hecho-ko bailarara. Irailak 6, ostirala Tolosatik aterako gara eta Hecho kanpinean dagoen aterpean egingo dugu lo. Hurrengo egunean Jardin eta Siresako arroilak egingo ditugu, lo egitera berriro ere kanpinera bueltatuko gara. Igandean Estribiella eta “boca del Infierno” jeitsiko ditugu eta Tolosara bueltatuko gara. Hecho-ko Kanpinean pentsio [...]
Kaixo Uztaileko azken astebururako irteera antolatu dugu “Picos de Europara”. Uztailak 25, osteguna: Tolosatik irten eta “Covadonga-ko” lakuetara joan, handik Vegarredonda aterpera igotzeko, bertan pasako dugu gaua. Igoera ordu t’erdikoa izango da eta 400m ko desnibelarekin. Uztailak 26, ostirala: Peña Santa de Castilla mendia igoko dugu,. 4h 20’ ko igoera eta 1240m ko desnibela. III+ [...]
OINARRIZKO ESKALADA IKASTAROA Maiatzak 4, 7, 8, 9 eta 10rako oinarrizko eskalada ikastaroa antolatu dugu. Astelehenetik ostiralera ikastaroa arratsaldeko 19:00etatik 21:00tara izango da elkartean, eta asteburuan ikasitakoa praktikatzera joango gara inguruko eskalada eskola batera. Erabiliko den materiala: arnesa, katu oinak eta kaskoa. Materialik ez duenak elkartean hartu ahal izango du. Izena emateko 688698642 telefonoan edo [...]
Kaixo Hurrengo aste bukaerarako irteera antolatu dugu Ainsa aldera, Via Ferratak eta arroil jeitsierak egitera. Uztailak 5, ostirala: Tolosatik irten eta Ainsa herrian dagoen Mora de nuei aterpean egingo dugu lo. Uztailak 6, larunbata: Lehenengo Foradada del Toscar-eko via ferrata egingo dugu, eta ondoren Broto herrian dagoen Sorrosalekoa egingo dugu. Berriro ere Ainsako aterpera itzuliko [...]
Igandean costalera mendira antolatu dugu irteera.Tolosako Usabal polikiroldegitik aterako gara goizeko 8retan eta Santa Cruz De Campezo herrira abituko gara,1:30h bidaia. Herritik hasiko gara oinez eta 2:40 orduko igoera izango dugu eta 750m gorabera,guztira 4 ordu inguru.Izena emateko bidali email bat info@oargi.org helbidera. http://www.pirineos3000.com/servlet/DescripcionAscension?IDASCENSION=13863
San Juanetarako irteera antolatu dugu Gavarnie-ra. Ekainak 21, ostirala: Tolosatik irten eta Gavarnien lo egin, Grange de Holle aterpetxean. Ekainak 22, larunbata: Gavarnieko eski estaziotik aterako gara, “Brecha de Roland” aldera eta ondoren “Cilindro de Marbore”-ko bidea hartuko dugu, Sarrioen lepoan dendak montatuko ditugu lo egiteko. Larunbatean mendi desberdinetara igotzeko aukera egongo da, Taillon, Casco [...]
Ekainaren lehen astebururako Gran Facha eta Frondiella mendietara genuen antolatua irteera Irungo Erlaitz mendi elkartearekin, baina oraindik pirineoetan elur asko dagoenez irteera motzagoa egitea erabaki dugu, Musales eta Llena Cantal mendietara. Larunbata , ekainak 1: La Sarrako urtegitik (1450m) abiatuko gara Musaleseko lepora(2580m), bertatik Musales-eko tontorra (2654m) egin daiteke. Ondoren Respomuso aterpetxera (2208m) jeitsiko gara [...]
Kaixo Maiatzaren azken astebukaerarako irteera antolatu dugu arroilak jeistera. Larunbatean Artazul arroila jeitsiko dugu, nafarroako Aizpun eta Ultzurrun herrien artean dagoena. Bi rapel haundi ditu, 32 eta 43m-koak, besteak nahiko txikiak dira, 15m ingurukoak. Arroil honetan 2 tobogan eta hainbat jauzi egin daitezke. Irteeraren iraupena 3 edo 4 ordukoa izan daiteke. Igandean La Lezeko kobazulora [...]