8 05, 2023

Autza Mendi Irteera

Por | mayo 8th, 2023|Sailkatu gabea|Comentarios desactivados en Autza Mendi Irteera

Kaixo Maiatzak 14 igandea mendi irtera antolatu dugu Auza 1309m mendira. Ibilaldi zirkularra egingo dugu. Tolosatik abiatuko gara kotxez Erratzu herrira. Izena emateko azken eguna maiatzak 12 arratsaldeko 20:30ak arte, zenbaki hauetara deituz. 943675612/ 688698642 edo emailez oargimendi@gmail.com Agur

13 03, 2023

Aste Santu Irteera

Por | marzo 13th, 2023|Sailkatu gabea|Comentarios desactivados en Aste Santu Irteera

Kaixo: Aste Santurako irtera antolatuko dugu Leon eta Asturias artean dagoen Las Ubiñas mendietara. Apirilaren 6tik 10ra. Ubiña haundia eta txikia igoko ditugu. Inguruko beste gailur batzuk ere bai. 4 gau Meicin aterpean pasako ditugu. Gosariak eta afariak emango digute bertan, gainontzeko janaria norberak eraman behar du. Pentsio erdia 40 euro da. Kranpoiak eta pioleta [...]

11 12, 2022

Gorbea Mendi Irteera

Por | diciembre 11th, 2022|Sailkatu gabea|Comentarios desactivados en Gorbea Mendi Irteera

Kaixo: Urteko azken irteera Gorbea mendira izango da abenduaren 18an. Igandean goizeko 7:30tan aterako gara Tolosatik eta Sarriako parketxera joango gara. Ibilbide 6-7 ordukoa izango da eta 1200m inguruko desnibelarekin. Izena emateko oargimendi@gmail.com, Azken eguna osteguna 15. Agur.

4 12, 2022

Federatu Lizentzia 2023

Por | diciembre 4th, 2022|Sailkatu gabea|Comentarios desactivados en Federatu Lizentzia 2023

Kaixo: Bihartik aurrera hasiko gara Federatu txartelekin, bertan daukazue informazio guztia baino zalantzaren bat argitzeko edo oargimendi@gmail.com edo 688698642 mugikorra daukazue. Mila Esker. Hola: Desde mañana comenzaremos la tramitacion de la tarjeta federativa, toda la información está en la página pero para cualquier duda oargimendi@gmail.com y el móvil 688698642. Gracias.

28 10, 2022

Chemin De La Mature Mendi Irteera

Por | octubre 28th, 2022|Sailkatu gabea|Comentarios desactivados en Chemin De La Mature Mendi Irteera

Kaixo: Azaroko lehen astebururako irteera prestatu degu Candanchu aldera. Azaroak 4, ostirala: Tolosatik irten eta Jaka herrian dagoen aterpera joango gara. Azaroak 5, larunbata: Muga pasa ta Chemin de la Mature Ibilbidea egingo dugu. 5 ordu inguruko ibilaldia izango da. Azaroak 6, igandea: Jaka ingurutik egingo du mendi bat. Izena emateko azken eguna Azaroak 2 [...]

25 09, 2022

Collados del Ason

Por | septiembre 25th, 2022|Sailkatu gabea|Comentarios desactivados en Collados del Ason

Kaixo: Urriko bigarren astebururako irteera prestatu degu cantabria eta bizkaia aldera. Urriak 7, ostirala: Tolosatik irten eta Ramales de la victoria herrian dagoen aterpera joango gara. Urriak 8, larunbata: Collados del asoneko aparkalekutik aterako gara eta bertatik Porra de la colina mendia igoko dugu Horneoko castroetako laberintoa igarota eta hoyon de saco-tik jeitsiko gara. 5 [...]

20 07, 2022

Arroilak Ticino ( Suitza )

Por | julio 20th, 2022|Sailkatu gabea|Comentarios desactivados en Arroilak Ticino ( Suitza )

Kaixo: Abuztua 13 tik 21era irteera antolatu dugu arroilak jeisteko. Ticino Bailarara ( Suitza ) joango gara kotxeetan, bertan Bellinzona herrian egingo dugu lo kanping batean. Astean zehar bertako arroil batzuk jeitsiko ditugu. Izena emateko edo galdetzeko oargimendi@gmail.com . Izena emateko azken eguna Uztailak 28. Agur.