Kaixo:

Irailak 19,20 eta 21erako Pic Campbiel, Pic Estaragne eta Pic Neouvielle mendietara irteera antolatu dugu.

Irailak 19, ostirala: tolosatik atera eta Oredoneko refugiora abiatuko gara bertan lo egiteko.

Irailak 20, larunbata: Oredoneko refugiotik Cap de Long-eko parkingera joango gara eta hortik Pic Campbiel eta Pic Estaragne egingo dugu, ondoren Col Estaragnetik kotxera bueltatu Cap de Long-eko parking-era eta hemendik berriro refugiora.

7 orduko buelta izango da eta 1100 metroko desnibela dauka.

Irailak 21,igandea: Refugiotik kotxekin Lac D,auberteko parking-era joan eta hortik Pic Neouvielle mendia igoko dugu, gero kotxera jeitsi eta etxera.

5 orduko buelta izango da eta 980 metroko desnibela dauka.

Hiru tontorrak zailtasun gabeko mendiak dira.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna Irailak 15, astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038