Kaixo:
Uztailaren bigarren astebururako irteera antolatu dugu frantziar pirineoetara.
Uztailak 10, ostirala: Tolosatik irten eta arrens marsou herritik Tech-eko lakutik gora dagoen parkinean egingo degu lo furgonetetan edo kalean vivac egiten.
Uztailak 11, larunbata: Batcrabere lakura igoko gara kanpin dendekin bertan lo egiteko, lotarako gauzak utzi ondoren col de la Lie-ra igoko gara eta bertatik Pic de la Lie-ra igoko gara. Gailur honetara igotzeko III graduko trepada egin behar.
Uztailak 12, igandea: Berriro ere col de la Lie-ra igo behar degu, lepotik beste aldera joanda Pic d’Artoustera igoko gara, tontorra egin ondoren kanpin dendak eta bildu eta furgonetetara itzuliko gara etxera bueltatzeko.
Eraman beharreko materiala: Kanpin denda, lo zakua, esterila, arnesa, kaskoa, deszensorea, lotzeko kaboa.
Izena emateko azken eguna uztailak 8 asteazkena, oargi@gmail.com edo 625 700140 telefonoan.