Kaixo:

Otsailak 16erako irteera antolatu dugu.

Goizeko 6:30etan usabal kiroldegitik aterako gara iratin dagoen Pic Des Escaliers igotzera.Burdinkurutzeta mendatetik aterako gara.

Mendibel tontorretik pasa ondoren Xardekara igo eta Arthanolatze mendia egingo dugu eta hemendik Pic Des Escaliers-eko tontorrera igoko gara.

Bertatik Iratiko etxoletara jeitsiko gara, Bagargiko mendatera eta ondoren GR10-a jarraituz Irati Cizeko lakura iritsiko gara eta errepidez Burdinkurutzeta lepora bueltatu.

Izena emateko oargi@gmail.com edo 688698642 telefonoan, azken eguna otsailak 13 osteguna izango da.

Agur.