Kaixo:

Uztailaren bukaerako zubirako irteera antolatu dugu Picos de Europara joateko.

Uztailak 22, larunbata, Tolosatik irtengo gara kotxez eta Covadongako lakuetara joango gara, 4 ordu inguruko bidaia izango da.Ondoren, Vega de Ario aterpetxera joango gara oinez, 2 ordu eta erdiko ibilbidea izango da, ondoren inguruko mendiren batera joango gara.

Igande eta astelehenean aterpetxearen inguruko mendietara egingo ditugu irteerak (Pico Cuvicente, El Jultayu, Torre de los cabrones de peña blanca).

Asteratean, aterpetxetik kotxeetara jaitsiko gara eta berriro Tolosara itzuliko gara.

Kontuan eduki behar da, larunbateko gauean kanpin dendetan egin beharko da lo, baina otorduak aterpetxean egiteko aukera egongo dela. Igande eta asteleheneko gauak aterpetxean lo egiteko aukera egongo da.

Izena emateko azken eguna asteazkena uztailak 19  oargimendi@gmail.com