Apirilaren lehen astebururako Panticosa Bainuetxe ingurura antolatu dugu irteera.

Apirilak 4, ostirala:

Tolosatik irtengo gara Panticosako Bainuetxean dagoen Casa de Piedra aterpean lo egiteko.

Apirilak 5, larunbata:

Aterpetxetik aterako gara Bachimañako lakuan dagoen aterpetxera gauzak uztera,

ondoren pico piedrafita mendira igoko gara, 6 edo 7 ordu eta 1.637m goraka 759m berako desnibela.

Gero Bachimañako aterpera jeitsiko gara lo egitera.

Apirilak 6, igandea:

Serrato mendira igoko gara erdiko korredoretik, A.D. (Algo Dificil) Zailtasuna dauka.

6 ordu eta 688m goraka, 1.251m desnibela.

 

 

Mendiko material arruntaz aparte,kranpoiak, pioletak (teknikoak badira hobe),

arnesa eta kaskoa eraman behar dira.

Irteera mugatua egongo da 12 pertsonara.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna apirilak 3 osteguna.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038