Azaroaren erdialderako irteera antolatu dugu kantabria ekialdera.

Azaroak 14, ostirala: Tolosatik irten eta Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpean egingo dugu lo.

Azaroak 15, larunbata: Ason herritik hasiko gara ibiltzen, hemendik Casucas de Ason etxeetatik pasako gara Colina mendira igotzeko (1434m), hemendik Porracolina mendira joango gara (1414m). Gero Buzulucuevako bordetara jeitsi eta hemendik Socuevako auzora eta azkenik Asonera itzuliko gara berriz. Guztira 8 edo 9 orduko ibilaldia izango da, 27km-ko luzera du eta 1800m inguruko desnibel akumulatua. Berriro ere Ramales herrian dagoen aterpera itzuliko gara.

Azaroak 16, igandea: Karrantzako haranera joango gara eta bertatik Ranero auzoan dagoen harrobira, Pozalaguako haitzuloa dagoena. Bertatik Ranero mendira igoko gara(729m) 300m inguruko desnibela dago eta ibilbideak ordu t’erdi inguru iraungo du.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna Azaroak 10, astelehena, arratsaldeko zortzietan itxiko dugu lista.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.