Kaixo:
Aste santurako irteera antolatu dugu “Sierra de Gata”ra. (Extremadura).
Martxoak 29, osteguna: Tolosatik aterako gara goizeko 9etan eta Valverde del Fresno herrian dagoen kanpinera joango gara lo egitera.
Martxoak 30, ostirala: Kanpinetik oinez aterako gara eta Mezas tontorrera igoko gara 1261m. Ondoren Coa ibaiaren iturburua ikusi eta Foios herrira joango gara. Gero berriro ere Valverde del Fresno herrira itzuliko gara.
Martxoak 31, larunbata: Kanpinetik Espiritu Santo baselizatik pasa eta El Espinazo mendira igoko gara 1322m, ondoren Santa Clara portu aldera joango gara eta bertatik Eljas herrira jaitsi eta kanpinera itzuliko gara.
Apirilak 1, igandea: Kotxez San Martin de Trevejo herrira joango gara. Herritik Santa Clara portura igo eta bertatik Jalama mendia igoko dugu 1487m, bide berdinetik San Martinera jaitsiko gara.
Apirilak 2, astelehena: Tolosara itzuli.
Izen emateko aste eguna martxoak 15 osteguna, arratsaldeko 20:30ak arte, oargimendi@gmail.com
Deje su comentario
Debe iniciar sesión para escribir un comentario.