Maiatzaren 21 eta 22-ko astebururako irteera antolatu dugu Gavarnie ingurura.

Maiatzak 21, larunbata, Tolosatik kotxez aterako gara, eta Gavarnie herrira joango gara,

3 ordu eta erdiko bidaia izango da gutxi gora-behera.

Gavarnietik (1365m) aterako gara oinez eta Sarradets-eko aterpera (2587m) joango gara. 4 ordu beharko ditugu aterpera iristeko.

Maiatzak 22, igandea, Taillon (3144m) mendira igoko gara, Roland-en arrailatik (2804m) pasaz. 3 ordu inguruko igoera izango da.

Ondoren aterpetik pasaz, Gavarnie-ra jaitsiko gara berriro. Denera 9 ordu inguruko ibilaldia izango da.

Ondoren kotxez Tolosara itzuliko gara.

Eraman beharreko materiala: karnpoiak, pioleta eta lo zakua.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, izena emateko azken eguna maiatzaren 16-a, astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko kutxa / Caja laboral 3035 0028 11 0281141038