Kaixo:
Maiatzaren azken astebukaerarako Vignemale mendira antolatu dugu irteera.
Maiatzak 29, ostirala: Tolosatik irten eta Cauterets herrian dagoen Peyranere aterpean lo egin.
Maiatzak 30, larunbata: Pont d’Espagnen (1496m) kotxeak utzi eta Baysellance aterpera igoko gara (2651m).
Bertan lo egitera, 4:30 -5:00ko igoera dago.
Aukera egongo da nahi duenarentzat Hourquette d’ossouetik Petit Vignemalera (3032m) igotzeko.
Maiatzak 31, igandea: Vignemalera igoko gara (3298m) 3 orduko igoera dago aterpetik, ondoren berriro Pont d’Espagneko aparkalekura jeitsi eta tolosara buelta.
Eraman beharreko materiala: neguko materiala, kranpoiak eta pioleta barne.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna Maiatza 21, ostirala.
Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:
Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038
Agur.
Deje su comentario
Debe iniciar sesión para escribir un comentario.